domingo, 27 de marzo de 2011

Erdi Aroko nekazariak

Erdi Aroko biztanle gehienak landa eremuan bizi ziren eta bere jarduera nagusia nekazaritza zen. Laborantza-teknikak oso atzerakoiak ziren. Neolitotik ez ziren apenas garatu. Lurra, golde erromatarrarekin lantzen zuten. Energia hidraulikoa ezagutu ezagutzen zuten, baina ez zegoen oso hedatua, oso garestia baitzen. Biurteko errotazio sistema erabiltzen zuten, nahiz eta denbora pasa ahala, hirurtekoa zabaldu zen produkzioak gora eginez.
Nekazaritza oso errendimendu txikikoa zen eta soberakin gutxi sortzen zuen. Horregatik, nekazari askok eta askok beste jardueretan aritu behar zuten bizitzeko, hala nola, abeltzaintzan eta fruitu bilketan. Kontuan hartu behar dugu, Europako basoak oso zabalak zirela, eta ustiaketarako aukerak eskeintzen zituztela.

Europako nekazari gehienak ez ziren lantzen zituzten lurren jabeak. Hauek, errege, noble eta elizaren eskutan zeuden. Lurra bi zatitan banatzen zen: erreserbak eta mansoak:
a)     Erreserbak jabeak zuzenean ustiatzen zituen lurrak zien. (Baina honek ez du esan nahi jabeak zirenik lur hauetan lan egiten zutenak).

b)      Mansoak. Lur jabeek nekazariei ematen zizkieten lurrak ziren zenbait betebeharren truke:
-         astean zenbait egunez erreserban lan egitea
-         errentak ordaintzea
-         jabeak finkatutako bestelako eginbeharrak